Orduan korrika hasi zen, tximista bezain arin. Ez nukeen harrapatuko harrapatu nahi izan banu ere. Iker 16 urteko mutikoa zen, bere herriko futbol taldean jolasten zuen. Bere taldeko onenetariko bat zen, baloia hartzen zuen momentuan korrika hasten zen.
Egun batean Iker zinemara joan zen eta pelikula horretan konturatu zen berak nahi zuena dantzatzea zela bere ametsa zelako, ez futbolera jolastea. Gero eta gutxiago gustatzen zitzaion futbola eta erabaki zuen futbola uztea eta dantzatzen hastea.
Ikerrek erabaki zuen dantzan hasteko klase batzuetara joatea baina inor konturatu gabe, bestela mundu guztiak beraz egingo zuen barre.
Bi egun pasa eta gero klase horietara joan zen, klase horretan bakarrik zeuden neskak eta gainera ezagunak ziren.
Hurrengo egunean eskolara joan zenean mundu guztiak zekien dantzatzen zuela eta barrezka zeuden.
Berak pentsatzen zuen nola ezin zuten ulertu dantzatzea ez zela gauza txarra. Bere lagunak joan ziren berarekin hitz egitera eta galdetu zioten zergatik ez zuen ezer esan, eurei ez zitzaiela inporta, bere bizitza zela eta berak erabaki behar zuela zer egin nahi zuen, besteen erabakiak ez zuela balio.
Iker momentu horrretan konturatu zen benetako lagunak zeuzkala.
Etxera heldu zenean gurasoei esan zien eta apur bat harrituta geratu ziren, euren pentsamendua zen, mutilak futbolera jolastu behar zuela eta neskak dantzatu.
Iker eskolako arraroa zen, dantzatzen zuelako.
Denbora pasatzen zen eta Ikerrek dantzatzen jarraitzen zuen baina bere gurasoen harremana gero eta txarragoa zen.
Egun batean dantzan zegoen bitartean irakasleak esan zion kalean zegoela gizon bat berarekin hitz egin behar zuela. Klasea amaitu zenean gizon horrekin hitz egin zuen. Gizon horrek esan ziona zen, berak talde bat zuela oso famatua Estatu Batuetan, ia nahi bazuen Estatu Batuetara joan. Ikerrek ez zekien zer erantzun. Baina Estatu Batuetara joateko, bere gurasoen baimena euki behar zuen eta hori oso zaila zen, gurasoek ez zeudelako ados.
Etxera heldu zenean gurasoei esan zien eta gurasoek baimena eman zioten, zeren eta bere bizitza zen eta horrelako aukerarik asko ez daudelako. Iker oso pozik jarri zen eta bere lagunei esatera eta eurekin ospatzera joan zen.
Bi aste pasa eta gero heldu zen joateko momentua. Aireportura bere gurasoekin eta lagunekin joan zen.
Ordu asko pasatu ziren eta Estatu Batuetan zegoen, ez zuen sinesten Estatu Batuetan zegoela.
Aste bat pasatu zen eta Iker eskolara eta dantza egiteko klaseetara joaten hasi zen.
Ikerrek bere familia eta lagunen falta sentitzen zuen eta egunero deitzen zuen.
Bi hilabete pasatu ziren eta Iker hasi zen talde horretan dantzatzen.
Talde hori mundu osotik joaten zen.
Bere lehenengo egunean Iker oso ondo sentitu zen eta jende asko ezagutu zuen eta lagun asko egin zituen.
Talde horretan Susan izeneko neska bat zegoen eta ezagutu zuenean konturatu zen gustatzen zitzaiola, baina berak kasu handirik ez zion egiten.
Urte bat pasatu zen eta Ikerri oso arin pasatu zitzaion eta Ingalaterrara joateko unea iritsi zen, bere lehenengo bidaia izango zen talde horrekin eta oso pozik zegoen.
Ingalaterrara heldu zenean ostatura joan zen eta Susanek oraindik ez zion kasurik egiten eta desesperatuta zegoen berari gero eta gehiago gustazen zitzaiolako.
Hurrengo egunean antzezteko momentua heldu zen eta urduri zegoen bere lehenengo antzezlana zela Estatu Batuetatik kanpo.
Antzezlana amaitu eta gero oso ondo atera zitzionez ospatzera joan ziren. Ospakizun horretan Jennifer izeneko neska ezagutu zuen eta berak esan zion oso ondo dantzatzen zuela, ikusten egon zela eta asko gustatu zitzaiola. Susan Ikerren bila egon zen eta ez zuen inondik topatu, zeren eta Iker gau horretan Jenniferrekin egon zen bere etxean. Susanek jakin zuenean negar egiten hasi zen eta erabaki zuen Ikerrekin hitz egiteko momentua heldu zela, eta azkenean Ikerri esan zion gustatzen zitzaiola, baina Ikerrek gezurra esan zion gustatzen ez zitzaiola esanez.
Egun batzuk pasa eta gero Euskal Herrira joateko unea iritsi zen eta Iker jakin zuenean oso pozik jarri zen, zeren eta bere familia eta lagunak ikusi ahal izango zituen.
Heldu zirenean familiari deitu zion erakustaldira joateko.
Erakustaldia amaitu ondoren beraiekin joan zen afaltzera eta Susaneri esan zion ia nahi bazuen beraiekin alfaldu, eta berak baietz erantzun zion.
Familia eta lagunek konturatu ziren Ikerrek Susan maite zuela eta amak kontseiju bat eman zion, bera benetan maite bazuen berarekin gelditzea, bestela Susan galduko zuen. Azkenean Susanekin hitz egin zuen eta gauzak argi gelditu ziren.
Euskal Herrian egon ziren denboran, egun batean Susan eta Ikerri musikal bat egiteko aukera eman zioten eta oso ondo pentsatuz gero azkenean erabaki zuten musikala egitea eta Euskal Herrian geratzea.