martes, 19 de mayo de 2009

URAREN GARRANTZIA

Hodeietatik jaitsi
eta leku asko-asko ezagutu
ibaietara doana, guk hartu
eta ozeanoetara doana, lurrundu.


Herrialde garatuetan asko
eta herrialde pobreetan gutxi.
Nolakoa den mundu hau!


Bizitza ematen diguna
eta beharrezkoa dena,
munduan dagoen gauzarik garrantzitsuena
eta merezi duguna.


Batzuentzat garrantzi handikoa,
beste batzuentzat garrantzi gutxikoa.
Nolakoak garen!


Tanta, itsaso bakoitza
bizi bat da.
Ura zaindu ezazu
guztiona baita.

sábado, 2 de mayo de 2009

Irakurle horiek:
Zuek uste duzue nahikoa dela polita izatea telebistan agertzeko?
Ba, nire ustez polita izatea ez da nahikoa telebistan agertzeko. Gaur egun jendea erraztasun gehiagoz agertzen da telebistan. Hau da, pertsona polit bat nahiz eta kazetaritza ikasketak eukin ez telebistan agertzen da.
Esate baterako, pertsona batzuek programa batzuetara joaten dira, adibidez Reality Show-etara, programa hauek audientzia asko dutenak dira, zeren eta lehiakideek borrokak, maitasunak… adierazten dute eta hori eragiten du jendea erakartzea.
Joko gehiago ematen dutenak aukera asko izaten dute famatuak egiteko eta telebistan lana emateko, eta kasu gehienetan politak izaten dira.
Nik uste dut hauxe bidezkoa ez dela, polita izan arren ikasketa batzuk izan behar dituzu, ez bakarrik polita izatea eta famatua egitea programa baten aurkezlea izateko.
Ondorioz kazetaritza ikasketak egin arren aukera gutxiago dute berriketako programetan lan egiteko, politak ez badira.
Amaitzeko, polita izatea behar bat izango da telebistan agertu ahal izateko eta profesionaltasuna ez da kontuan hartuko.