
Egun batean Goikoetxea familia ospakizun batean zegoen, bere semearen urtebetetzeak ziren, 18 urte betetzen zituen eta herrikoak ospakizuin horretara joan ziren. Festa amaitzeko denbora gutxi gelditzen zen eta festa amaitzen zenean bere gurasoek oparia ematea erabaki zuten. Festa amaitu zen eta gurasoek oparia eman zioten, Aitorrek ikustean oso pozik jarri zen, txakur bat zelako, Beagle arrazakoa.
Hurrengo egunean Aitorren amak txakurra kalera ateratzeko eskatu zion, eta Aitorrek erabaki zuen hondartzara buelta bat ematera joatea.Hondartzan zegoen bitartean bat-batean ikusi zuen txakurrak harean zulo handi bat egiten ari zela, berak pentsatzen zuen jolasten ari zela, baina txakurra zaunka hasi zen eta Aitorrek korriketan txakurra zegoen lekura joan zen, hara heldu zenean ikusi zuen atzamar bat eta atzamar horren ondoan eraztun bat, hori ikustean ikaratu zen horrelakorik ez zuelako inoiz ikusi eta eraztuna hartu zuen, ea norena zen jakiteko, baina denbora txiki bat igaro zen eta txakurrak beste leku batean beste zulo bat egin zuen, berriro zaunka hasi zen, orduan Aitor ikaratuta hara joan zen eta gorputzeko beste atal bat ikusi zuen eta pentsatu zuen pertsona hil baten zatiak zirela, asko pentsatu barik poliziari deitu zion, poliziak 5 minututan hondartzara heldu zen. Aitorrek polizia emakumeari gorpu zatiak non zeuden erakutsi zizkion eta poliziak esan zion:
-Nola aurkitu dituzu gorpu zatiak?
-Txakurra atera dut eta zuloak egin ditu eta horrelaxe ikusi egin ditut.
Eta poliziak esan zion:
-Eskerrik asko guztiagatik, gorpu atal guztien bilaketan hasiko gara eta deituko dizugu norena den esateko ea zuk ezagutzen duzun.
Aitorrrek orduan txakurra hartu eta bere etxera joan zen, etxera heltzean amari gertatutakoa kontatu zion eta ama ikaratu egin zen, baina Aitorrek esan zion ez zela ezer pasatuko poliziak deituko zion norena zen informatzeko.
Hiru egun pasa ziren eta Aitor hondartzara joan zen eta lehengo egunean ikusitako polizia ikusi zuen eta harengana joatea erabaki zuen, heldu zenean Aitorrek gorpuagatik galdetu zion eta honek haserre aurpegia ipini zuen eta desatsegin erantzun zion. Aitorri poliziak edukitako jarrera oso arraroa iruditu zitzaion eta hori ikustean ez zuen ezer gehiagorik esan, orduan etxera bueltatu zen. Etxean zegoenean gogoratu zuen atzamarra ikusi zuenean eraztuna hartu zuela eta bilatzen hasi zen, ez zuen denbora askorik eraman eraztuna bilatzen, arin gogoratu zuen non utzi zuen, eraztuna hartu zuen eta berriro hondartzara bueltatu zen baina polizia zegoen lekura heldu baino lehen gauza arraro bat ikusi zuen, eta pentsatu zuen polizia horrek gorpua aurkitu zuen egunetik egun guztietan bera bakarrik egon zela, ez ziolla inori deitu gorpuarena esateko, deitu izan balu polizia gehiago egongo zirelako. Momentu horretan gorpu zatiak hartzen zegoen eta poltsetan sartzen eta Aitorrek pentsatu zuen argazki batzuk ateratzea, eta kontu handiz atera zituen. Etxerantz joateko bidea hartu zuen eta bat-batean bere ondoan polizia kotxe bat jarri zen, bera geldirik gelditu zen, polizia kotxetik atera zen eta Aitorri kotxean sartzeko esan zion, gauza batzuk esan behar zizkiola eta komisariara joan behar zela esanez. Orduan Aitorrek ez zekien seguru zer egin lehenago ikusitakoaren ondoren, eta bigarren aldiz poliziak kotxera sartzeko e skatu zion eta berak azkenean kotxean sartu zen, kotxean zihoazen bitartean poliziak esan zion gorpu zatiak zeramatzala ikertzeko, hori entzutean Aitorrek pentsatu zuen horregatik gorpu zatiak hartu zituela eta orduan Aitorrek eraztunarena esan zion eta poliziak komisarian hitz egingo zutela esan zioten
Baina, gero eta herritik urrunago zeuden eta Aitor beldurtzen hasi zen, herri ondoan zegoen mendi batera heldu ziren, poliziak kotxetik jaisteko esan zion eta lurrean zulo handi bat egiteko bidali zion. Aitorrek ezer esan gabe zuloa egiten hasi zen eta bat-batean bi tiro entzun ziren eta hori izan zen Aitorrek entzundako azken gauza.
Denbora pasatu zen eta Aitorren gorpua aurkitu zuten mendi horretan.