
Gaur egungo hiritan dagoen trafikoari buruz hitz egingo dut, ez nago ez kontra ez alde, bere alde onak eta txarrak ditu baina geroago aipatuko ditut.
Hirietan bizi garen pertsonentzako gauza normala da, noski ohituta gaudelako.
Trafikoa egotearen arrazoi batzuk hauek dira: gero eta jende gehiagok ateratzen duela karneta eta arinago izaten da. Gazteek hitz egiten duten gauza bat da.
Kotxe gehiago egoteak zenbait arazo dakar, arazo batzuk hauek dira:
Lehenik, oinezkoei hainbat arazo sortzen dizkie, zeren eta oinezkoek ezin dute lasai ibili.
Trafiko asko egoteak, zuk nahi duzun lekura beranduago iristea eragiten du. Adibidez: oporretan hala zubieta trafiko asko egoten da eta kotxe asko irteten direnez, pilatzen dira eta ilara handiak sortzen dira. Jendeak gero eta arinago hartzen du kotxea oporretan joateko, arinago iristeko. Oporrak hasten direnean estadistikek esaten dute biztanleriaren zati handi bat oporretan irten dela. Oporrak hasten direnean oso polita da esatea jendea oporretan irten dela, ondo pasatzeko, lasaitzeko..., baina gero ere telebista ikusten gaudenean berriak ipintzen ditugu eta entzuten dugu hildakoak egon direla, jende asko hiltzen da errepidean baina dirudi ez garela horretaz konturatzen, horren arrazoi bat jendea azkar joaten dela da, eta jendea azkar ez joateko radarrak jarri dituzte, baina nire ustez ez du emaitza onik. Hauxe leku batera utziz hirietan dauden arazoez hitz egingo dut, jendeak gero eta gehiago hitz egiten du trafikoari buruz, hitz egiteko gai on bat delako.
Norbaitek pentsatuko du trafikoaren kontra nagoela, baina esan beharra dago arazo gehiago dituela abantailak baino.
Argi dago trafikoa egongo ez balitz jendea lasaiago ibiliko litzatekeela eta ez espaloi batetik bestera pasatu nahi duenean kotxea datorren begiratzea.
Seguruenik denok pentsatzen dugu kale peatonalak konponbide on bat izango direla.
Trafikoa hobetzeko ahal dugunean transporte publikoa hartzea komeni da, jende askok egiten duen bezala.
Trafikoa hobetzeko egiten duten gauza on bat errepide onak egitea da.
Amaitzeko, nire iritzia emango dut, zoritxarrez trafikoa beti egongo da baina gauzak aldatzeko ez legoke gaizki gure partez zerbait jartzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario