lunes, 15 de febrero de 2010

BIZITZA TRAGIKOA


Erle batek ziztatu izan balio, jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat-batean?...Bat bateko erreakzio izan zen, ez zuen inoiz horrelakorik sentitu, aulkitik altxatu zen eta batzar bulegotik irten zen, bere bizitzako momentu garrantzitsuenetako bat izango zen, zeren eta lanerako kontratua sinatuko zuen. Kalera irten zen aire apur bat hartzeko eta hobetu sentitu zenean berriro bueltatu zen, barkamenak eskatu zizkion bulego buruari eta bere aulkian jesarri zen, orduan bai, sinatzeko ordua zen, ez zuen beste aukerarik izango, bistaren aurrean zuen paper garrantzitsu hura eta azkenik sinatu zuen. Amaia Euskal Herriko Publizitate enpresan lan egingo zuen, baina hango langilea izatea nahi bazuen ez zuen inoiz esan behar bere iraganean izan zuen arazoa, arazo larria izan zelako. Enpesa burua jakiten bazuen pentsatu barik kaleratuko zuen.
Amaia 16 urte zituenean bere gurasoak banandu ziren eta bera ez zuen ondo hartu eta hori eraman zuen drogekin ibiltzera, baina ez porroekin bakarrik baizik eta xiringekin eta pastillekin ibiltzera ere. Horrelako egoeran hiru urtez egon zen, hemeretzi urte arte eta adin horrekin konturatu zen horrela ez zuela ezer konpontzen orduan amari laguntza eskatu zion eta amak drogak izteko txarla batzuetara eraman zuen. Baina txarla horiek ez zuten emaitza onik ematen, orduan drogak uzteko zentru batera internaturik geratu zen urte batez. Irten zenean berak pentsatzen zuen sendotuta zegoela baina denborarekin konturatuko zen errestasuna zuela drogak hartzeko.
Droga zentrutik irten zenean pentsatu zuen galdutako denbora berrezkuratu behar zuela eta publizitatearekin zerikusirik zuen ikasketak ikasi nahi zuela.
Ikasketak 21 urtekin hasi zituen Deustoko Unibertsitatean eta 24 urtekin amaitu zituen.
Urtebetez lana aurkitzen egon zen baina ez zegoen modurik lanik aurkitzeko,
egunkarietan begiratzen zuen, interneten, kaleetako lan eskaintzetan, mota askotako lana aurkitzen zuen baina ez publizitatearekin zerikusirik zuena. Orduan ezagutzen zuen publizitate enpresa batzuetara joan zen eta curriculumak utzi zituen, Amaiak esperantza zue enpresa batek bera deitzea, bitartean lana aurkitu baino lehenago gaztaroan galdutako denbora berrezkuratu nahi zuen.
Unibertsitateko lagunekin irteten hasi zen, irten zen lehenego egunean oso arraroa iruditu zitzaion zeren eta urteak zeraman lagunekin irten barik, unibertsitatean ikasten egon zen denboran ez zuen inoiz lagunekin irten eta ordua zen ondo pasatzeko eta denbora berreskuratzeko.
Egun euritsu batean Amaiak ohean zegoen bitartean telefonoa jotzen hasi zen eta Amaiaren amak telefonoa hartu zuen orduan nor zen entzutean arineketan Amaiari deitzera joan zen, Euskal Herriko Publizitate enpesatik deitzen ziotela esanez, eta Amaiak salto batez ohetik altxatu zen, eta telefonoa hartu zuenean ahotz urduri batekin erantzun zuen, hitz egiten zuen bitartean amak ikusten zuen Amaiak aurpegi zoriontsua zuela eta berri on bat zela jakin zuen. Amaiak hitz egiten amaitu zuenean amarengana joan zen eta berri ona eman zion eta aste bat barru elkarrizketa edukiko zuela esan zion.
Aste hori pasatu zen eta elkarrizketa egin zuen, oraintxe hartuko bazuten ala ez itxaron behar zuen, baina ez zuen denbora askorik itxaron zeren eta hiru egun pasatu zirenean dei bat hartu zuen eta Euskal Herriko Publizitate enpresara joateko esan zioten, lanera hasteko kontratua sinatzeko.
Sinatu zuen eta ezin zuen utzi iraganak lortutakoa pikutara bidaltzea.
Bere lanerako lehengo eguna zen, goizeko bederatzietan enpresan zegoen eta bulego burua berarengana hurbildu zen, eta ze lan egin behar azaldu zion. Amaiak ez zuen denbora asko galdu eta lanean hasi zen.
Jateko ordua ailegatu zen eta kafetegira zerbait jatera jaitsi zen, jende asko zegoela ikusi zuen eta mahai guztiak okupatuta ikusi zituen, orduan eskina batean gelditu zen mahai bat utzik gelditu arte. Bat- batean enpresa buruko semea Aitor deitutakoa Amaiarengana hurbildu zen eta berarekin jesartzeko eskaini zion. Ordu batez hitz egiten egon ziren eta Aitorrek bulegoko langileak aurkeztu zizkion eta horrela bulegoko langileak ezagutzen hasi zen.
Zuela hilabete bat lanean hasi zuela eta Aitorren eta Amaiaren konfiantza gero eta hobeagoa zen, pasiloetatik ikusten zirenean hitz egiten gelditzen ziren ala begiradak botatzen zituzten.
Amaiari dena ondo zihoala iruditu zitzaion baina egun batean etxera heldu eta sukaldean sartu zenean ama lurrean etzanda aurkitu zuen eta erreakzionatzen ez zuela ikustean 112 telefonora deitu zuen. Hamar minutu barru larrialditako zerbitzuak heldu ziren eta Amaiari bere bizitzako albisterik txarrenetariko bat eman zioten, ama hilda zegoen.
Horrelako egoerak hamar urte arinagoko bizitzara bueltatzera eragin zuen. Momentu txar horretan Aitorren laguntza bakarrik izan zuen. Orduan Amaiak konturatu zen bere bizitzako gizona zela. Aitorrek erakutsi zion bere bizitza osoan inork erakutsi ez ziona.
Amaiak Aitorren laguntza izan ez balu ez zuen drogen arazoa inoiz gainditu ahal izango.
Hori pasatu eta gero Amaiak zeukan bizitzara bueltatu zen baina bere bizitzan gauza berri bat zeukan, Aitor zen , bizitza ematen zion bakarra.
Bikotearen harremana ondo zihoan eta euren bizitza gehiago hobetzeko gauza berri bat bidean zegoen.
Amaiak lanean zegoen eta momentu batean botaka egin nahi zuen eta komunera azkar joan zen. Horrelako egoera bat baino gehiagotan errepikatu zen eta haurdun testa egitea erabaki zuen .Testa egin ondoren espero zuena ikusi zuen, haurdun zegoen eta Aitorri berri ona esan zion.
Medikura joan zen Aitorrekin lehenengo probak egitera eta medikuak dena ondo zihoala esan zuen .
Bi hilabete pasatu ziren , euren bizitza gero eta hobeto zihoan eta umea edukitzeko gero eta gogo gehiago zuten.
Medikuarengana egindako bisita batean bularretan izugarrizko mina zuela esan zion eta medikuak proba batzuk egiteko eguna eman zion, baina segurazki minaren arrazoia haurdunaldiarena zela esan zion.
Probak egin ondoren denbora asko egon ziren medikuarengana joan barik baina neska edo mutila zela jakiteko momentua heldu zen eta egun horretan proben emaitzak emango zioten.
Medikura heldu ziren eta medikua ez zuen aurpegi honik, Amaiari iruditu zitzaion zerbait ondo ez zihoala. Medikuak bi berri zituela esan zien, bat ona eta bestea txarra.
Medikutik irten ziren eta Aitorrek dena ondo joango zela esan zion, baina bera ez zuen hori pentsatzen, Amaia minbizia zuen eta erabaki garrantzitsu bat hartu behar zuen, bera ala bere umea.
Haurdun zegoenez kimioterapia ematea umea hiltzea erangigo zuen eta orduan erabaki zuten ez ematea umea eduki nahi zutelako.
Azkenean umea eukitzeko eguna heldu zen, ospitalera heldu eta lau ordu pasa eta gero umea jaio zen, eta Ander deitu zioten.
Oraintxe kimioterapia emateko ordua zen eta Amaiak medikuarengana joan zen eta medikuak gehienez bost egun geratzen zitzaiola esan zion.
Bere azken egunak bere semearekin eta Aitorrekin pasatu zituen.
Aitorrek ahal izan zuena egin zuen Ander aurrera eramateko eta horrela amaitzen da Amaia izan zuen bizitza gogorra.

No hay comentarios: